Auger efektua

Auger efektua deritzo atomo baten barneko geruza batetik elektroi bat erauzteari (esaterako, X izpien bidez edo energia altuko elektroiz bonbardatuz). Ondorioz, lortzen den ioi eszitatu horrek sobera duen energia galdu egiten du, eta beste elektroi bat igortzen du. Igorritako elektroi horri Auger elektroi deritzo. Elektroi horiek elementu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak dira.[1] Atomo bateko elektroi baten kitzikapen-prozesuaren emaitza da, fotoirik igorri gabe beste elektroi bat (Auger elektroia) igortzen denean.[2][3]

Prozesua atomoaren oinarrizko mailetako bateko elektroi bat igorri ondoren gertatzen da. Elektroi horrek utzitako hutsunea goiko mailetako beste elektroi batek betetzen du; sortutako energia X izpien fotoi baten emisioan erabiltzen da gehienetan, baina, batzuetan, beste elektroi bat edo Auger elektroi bat igortzeko erabiltzen da.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  2. Zabala Unzalu, Nerea. (1991). Energi galerak ekorketa eta transmisioko mikroskopia elektronikoan. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-153-2. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  3. Soto, G; de la Cruz, W; Farı́as, M.H. (2004-03). «XPS, AES, and EELS characterization of nitrogen-containing thin films» Journal of Electron Spectroscopy and Related Phenomena 135 (1): 27–39.  doi:10.1016/j.elspec.2003.12.004. ISSN 0368-2048. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search